Misioak
ATARIA
zer den azaltzeko :
Lurraldearen transmisio bizi bat
Bizitako errealitateetan oinarritua : murgilketa, paisaiaren irakurketa, eragileen arteko topaketa, begiraden partekaketa eta hausnarketa kolektibo baten lanketa.
Ezagutzen eta esperientzien bateratzea
Baliabideen plataforma bat : kartografia, memoria, datuak, ondarearen balorizaziorako baliabideak, baliabide pedagogikoak eta, batez ere, lurralde-bitartekaritzako eragileen arteko lan sarea
Lurralde kohesiorako eragile bat
Lurraldearen identitateak, konplexutasuna, irudikapenen aniztasuna eta eraldaketak hobeki ulertzen lagunduz.
Giza harremanen erraztatzaile bat
ATARIAk elgar ezagutzeko baldintzak sortzen ditu, partekatutako lurraldetasunaren sorrera ahalbidetzeko.
ATARIAren
5 misioak
1. Lurraldearen ezagutza transmititzea
Lehen misioa dugu biztanleei, etorri berriei, profesionalei, hautetsiei eta enpresei aukera ematea euskal hizkuntza, historia, kultura, paisaiak, errealitate sozio-ekonomikoak eta lurraldearen egungo erronka guztiak ulertzeko.
Lurraldetasuna garatzea, sustraitzea eta elkar-bizitzearen beharra indartzeko.

