Euskal Herria lurralde erakargarri edo marka irudi eder bat baino gehiago zaioneri zuzentzen da ATARIA
Zure baloreak, gizaki aberastasunak transmititzeko beharra senditzen duzu ?
Gu bezainbat gure lurraldeari eta hizkuntzari loturik senditzen zira ?
Arrazoin horiengatik ATARIA proiektua juntatzera gomitatzen zaitugu
Nathalie Sarthou-Lajus
Gaur egun, 45 kide ditu elkarteak. Lehen biltzar nagusia Itsasun iragan zen, 2022ko azaroaren 26an.
Bertan erabaki zen elkartearen xedea formakuntza profesionalerako baliabide zentro bat garatzea izanen zela; kulturaren, hizkuntzaren, lurraldearen eta bere jarduera sozio-ekonomikoen transmisioarekiko zaletasuna duten jatorri eta profil profesional ezberdinetako pertsonek bultzaturik.
Proiektuaren jatorria Philippe Mayté historia irakasle, ikastetxe-zuzendari eta Euskal Herriko historia eta geografia zalearena da. Nola erakatsi eta transmititu Euskal Herria gaur egun? Nola bizi eta integratu gure lurraldearen aldaketak?
Bere inguruan proiektu zale batzuk bildu, eta Métis aholkularitza enpresaren laguntzarekin, taldeak jakintza eta trebetasun kolektiboen transmisiorako eraikuntzaren bidea hartu du, iraganean maila lokalean izan diren beste mugimendu eta iniziatiba anitzen gisara (Euskaldun Gazteria-MRJC, Etcharry, CDPBren « Enseigner le Pays Basque »…).
ATARIA izenaren zergatia = heldu direnak eta joaten direnak, harrera egiten dutenak eta instalatzen direnak elkartzen dira proiektu honetan. Ataria ezagutza eta topaketa horiek posible diren gune baten sinboloa da.
Ataria taldearen anbizioak:
ATARIA elkartearen sortze Biltzar Nagusia
Dispositiboa profesionalizatzeko diru-bilketa
Baliabide eta harrera espazioaren errotze geografikoa
Formakuntza eskaintzaren hedatzea – Eredu ekonomikoa hobetu
Abiatze faseko 3 erronkak:
Desmartxaren profesionalizatzea eta formakuntza eskaintza garatzea
Proiektua eragile ekonomikoak, sozialak eta kulturalak gurutzatuko diren leku batean errotzea
Formakuntza zentro autonomo bat sortzea
Lurraldearen eta hizkuntzaren alde engaiatzeko
Ekintza kolektiboen beharraren ekile gisa bizitzeko
Belaunaldi arteko jendarte proiektu batean engaiatzeko
ATARIA proiektua egikaritzeko, lan-talde bat profesionalizatu behar da proiektu honek garatzeko beharko dituen materiala, ingeniaritza eta partaidetzak lortzeko. Horretarako, bakoitzak egin ditzakeen ekarpen guziak eskertuko dira.
AK kideak
Lehendakaria: Philippe Mayté
Lehendakariordea : Hélène Charritton
Lehendakariordea: Peio Etxeleku
Diruzaina: Bruno Carrère
Idazkaria: Jean-Roch Guiresse
Administratzaileak
ATARIAko beste kideak
Philippe Arretz, Bernard Beyt (Baiona), Emmanuelle Caussade (Itsasu), Pascal Dejoux (Senpere), Arantxa Eyherabide (Itsasu), Eneko Gorri (Arbona), René Harlouchet (Donapaule), Laurent Inchauspé (Donibane Garazi), Xabi Inchauspé (Angelu), Jean-Louis Iratzoki (Azkaine), Ramuntxo Ithurry (zuraide), Ainoa Labéguerie (Arrangoitze), Jean-Michel Lartigau (Donapaule), Pantxika Maitia, (Anhauze), Mathieu Membrède (Luhoso), Yvonne Pochelu (Angelu) + ……
Formakuntza moduluen eraikitzea
Lehen moduluen bukatzea eta eskaintza berezia
Formakuntza moduluen eraikitzea
Proiektu lokalizatuaren aurkezpena
Udako biltzar nagusia
Topaketak engaiatutako enpresariekin
Gure albisteak jarraitzeko eta gure hurrengo hitzorduak ezagutzeko, eman izena gure buletinean.
Lege-oharra – Pribatutasun politika
© 2023 Ataria Bleu Vif-ek egina
Mentions Légales – Politique de confidentialité
© 2023 Ataria – Fait avec ♡ par Bleu Vif